XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZALANTZARIK BELTZENAK Errepublika jarri zeneko udan bekarik gabe eta lanik ezean berriro Iruñean aurkitzen dugu gure erronkariarra.

Egunik ilunenak, zalantzarik beltzenak, dirurik eza, nondik atera aurrera? Konrado, ordea, ez zen edozein oztopotan trabaturik gelditzeko gizona eta berehala hasi zen dirua bilatzeko bideak pentsatzen.

Orfeoiak eta Gaiarrek ihardunaldi bat egingo zuten; Orfeoiak zekizkien abestirik ederrenak kantatuko zituen, Gaiarrek berriz Madrilen ikasiriko erromantzak.

Eta horra, ez ziren nolanahikoak izan jendearen txaloak; bi aldiz egin behar izan zuten ekitaldia, bietan jendez gainezka eta erromantza batzuk Don Giovanni 11 mio tesoro in tanto berritan kantatu behar izan zituen bakoitzean.

Gainera diru pixka bat atera zen, berriro animoak igo ziren eta Nafarroako Diputazioak mila pezeta eman zizkion... eman da zabalzazu munduan frutua... sorterria utzi eta berriro Madrilera.

Han, ikasketak amaitu ondoren, Italiara, Milano-ra hain zuzen ere.

Italia, beti ere artegintzaren erdigune izan baldin bada, are gehiago duela ehun urte.

Eta laster, 1869 urtean, Milano-n bertan izenpetuko zuen Gaiarrek abeslari bakarkako bezala lehen kontratua.

Hori eta horrenbestez gertatu zen Gaiarre artegintza munduaren barne.

Iruñea - Foruen monumendua eta Diputazioa.